Egunkaria, 20 de junio de 1999
Kultur identitate kolektiboen eraikuntzari buruzko jardunaldiak itxi zituen Joseba Zulaikak. Euskal kulturaren geroaz baikor da, aniztasunaren bidetik identitate eta mito berriak sortzen ari direla uste du. Datorkigun globalizazioaren aurrean tradizioa eta kanpoko elementuak uztartzeko beharra defendazen du.
Artea identitatearen inguruan sortzen diren eztabaida hauen ispilu ona da...Oteiza, Txillida eta baita artista gazteak ere, batzuk tradizio horretatik oso urruti daudenak. Denak dira gure lurralde honetako adierazpenak eta beraien arteko ezberdintasunak, eraginak edota eztabaidak gure egoeran bizi dugun aniztasunaren isla dira.
Egunkaria, 20 de junio de 1999