Presentación libro

Aurkezpena «Katona» (Donostia)

16/10/2025 - 18:30h a 19:30h

Kaxilda liburu-dendan
Arroka Kalea, 2
Donostia

Gonbidatzen zaitugu Antxiñe Mendizabalen Katona liburuaren aurkezpenera.

Ainhoa Aldazabal literatur kritikaria-rekin hitz egingo dugu.

 

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga, 1968). Idazlea eta editorea. Kazetaritzan aritu ondoren, historia-dibulgazioko hainbat liburu argitaratu zituen. Haur literaturan urteetako jarduera oparoa egin zuelarik, idatzi zuen helduentzako lehenengo liburua: Emakume burugabea izeneko poesia-narrazio ilustratua. Izen bereko ikuskizuna prestatu eta eraman zuen taulara handik pixka batera. 2020. urtean eman zuen argitara bere lehenengo eleberria: Odolekoak. Vínculos izenburupean argitaratu zuen gaztelaniaz Consonni argitaletxeak. Katona bere bigarren eleberri honetan, orain arteko literatura-ibilbidetik aldendu eta bestelako ahots eta estilo baten aldeko ariketa egin du.

Relacionados

Katona

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala
19,50 €