Presentación libro

Aurkezpena «Katona» (​​​​​​​Iruñea)

13/11/2025 - 19:00h a 20:00h

Katakrak liburu-dendan
Kale Nagusia, 54
Iruñea

Gonbidatzen zaitugu Antxiñe Mendizabalen Katona liburuaren aurkezpenera.

Amancay Gaztañaga isortzailearekin hitz egingo dugu.

 

Amancay Gaztañaga

Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil, Ekuador, 1980ko abuztuaren 8a) musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendari gipuzkoarra da.

Amancayren gurasoak laguntza humanitarioa eskaintzera joan ziren Ekuadorrera eta bertan jaio zen. Ekuadorreko lore baten izena jarri zioten. Quechua hizkuntzan bada amodio istorio bat izen horren inguruan. Bihotza sendatzen duen lorea omen da. Bizitzako lehenengo bost urteak pasa zituen Ekuadorren.

Euskal Herrira etorri eta zenbait urtez Zestoan bizi izan zen. Aktore izan nahi zuen, eta hemezortzi urterekin Madrilera joan zen. Han egin zituen arte dramatikoko eta musika ikasketak. 2002 urtean lizentziatu zen RESADen (Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Goi Eskola). Urte berean goi mailako ikasketak ere amaitzen zituen Madrilgo Amaniel kontserbatorioan, biolineko irakasle titulua eskuratuz. Peter Brook-en konpainiarekin bi master egin zituen Madrilen.


Grises taldeko abeslaria da 2009. urtean Eñaut Gaztañaga nebak eta biek talde sortu zutenetik. Hasiera batean Grises Sueños izena zeukaten. Naturalki sortu zen taldea. 2020ko martxoan seigarren diskoa plazaratzekoak ziren Talismán izenekoa.

Antzerkian, berriz, Kamikaz kolektiboa sortu zuen Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera 2014. urtean, eta, aktore lanetan ez ezik, zuzendari ere jardun izan du hainbat obratan. Besteak beste, berak moldatu eta zuzendu zuen Sweeney antzezlana, zeinak ikusleen saria irabazi zuen 2016ko Euskal Antzerki Topaketetan. Berak idatzi eta zuzendutakoa da Hysteria antzezlana ere. Antzerkiari buruzko ikastaroak ematen ere aritzen da.

Olaizolarekin batera, Zulo film laburra egin zuen 2017an, eta Urrezko Antzara lortu zuten Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran. Halaber, haur askok EITBko 3txulo saioagatik ere ezagutzen dute.

Horrez gain, Euskadi Irratian, Hitzan Argian kolaboratzen du, biolin eta dantza klaseak ematen ditu, dantza konpainia batean dago, eta La gata de Pandora eskulan proiektu propioa du.

Antxiñe Mendizabal Aranburu

(Zumarraga, 1968) Escritora y editora de la editorial Elkar. Tras finalizar su etapa como periodista, empezó su andadura como escritora de varios libros de divulgación histórica. Después de algunos años dedicados a la literatura infantil, publicó su primer trabajo de ficción para adultos: Emakume burugabea (La mujer sin cabeza), una narración poética ilustrada, con la cual tuvo la oportunidad de subirse a un escenario con una versión propia creada a partir de la misma. Vínculos, publicada originalmente en euskera como Odolekoak, es su primera novela.

Relacionados

Katona

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala
19,50 €