Artista produktorea

Mugalari, Gara, 26 de febrero de 2010

Olaia Miranda

Matthieu Laurette artistak Consonni arte produktorarekin batera ekoitzitako “El Gran Trueque” (2000), Canal Bizkaiak igorritako telebista programan, trukea kapitalaren irabaziaren logika kolokan jartzeko ideia gisa erabili zen. Kasu honetan, ordea, truke “material” bat egitea baino truke “ideia” bera bihurtzen da (telebista programa baten gertaeran gorpuztua) ekoizpen artistiko. Ekoizpen materialari erreparatzeaz gain, sorkuntza immateriala bera, harrapaezina dela iruditu arren, merkantzia baliotsua da Kapital Globalaren atzaparretan. Eta sorkuntzaren ekoizpen immaterial hori da, hain zuzen, Consonni arte produktorak ekoizpenaren teoria zein praxian era kritiko eta politiko batean aztertu beharreko auzi gisa aldarrikatzen duena (...)