Titanioa bihurritzen duen papera

Berria, 8 de Junio de 2014

Iñigo Astiz

(...) «Egia da museoa autista xamarra dela», aitortu du Maria Mur Dean Bilboko Consonni arte ekoizpen etxekokideak. «Gehiago murgildu behar luke inguruko sarean». Kontua ez da noizean behin euskal artistei eskainitakoerakusketa bat zabaltzea, Mur Deanen ustez, baizik eta hirian elementu aktiboago bilakatzea. «Guggenheimekbadu Museoaren Lagunen figura, eta 6.000 bat lagun dituzte; badu, beraz, sostengu sozialik. Ezin da esan ezdutenik hiriarekin harremanik, baina hiriko sare artistikoarekin harreman txikia du. Harreman handiagoa dutebabesleekin eta dirua ematen dietenekin, artegintzaren sarean gabiltzanokin baino». (...)