Ana Juan
1961
Ana Juan (Valentzia). El País eta El Mundo bezalako argitalpenetan kolaborazioen bidez eman zen ezagutzera. Orduz geroztik, hainbat komunikabideetan egin du lan nazioartean.
Aipagarriak dira The New Yorker aldizkarirako egin dituen lanak. Aldizkari horretarako azal ugari egin ditu, besteak beste, Irailaren 11ko atentatuen oroimenezkoak eta Solidaritée, 2015eko urtarrilean Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako atentatuaren harira egindakoa.
Snowhite edo Demeter bezalako liburu ilustratuen egilea da. 2011. urtean Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen.