Bigara
Bigara. Itziar Aranburu eta Jon Ander Garciak osatutako tandem kapikua da. Taldea 1998 urtean eratu zen, sormen planteamenduen bateratzea dela eta: diseinu grafikoa, poesia, ilustrazioa, arte-instalazioa, performancea, eszenografia, argazkilaritza, e.a.
Bere proiektu aipagarrien artean, abere ba liburua, ele bele proiektu musikatua edo in.com instalazioa daude. Ixiar Rozasekin aurretik ere elkarlanean aritu dira, hala nola, Unisonoa (2020, Pamiela) eta Beltzuria (2014, Pamiela) liburuetan.
Irakaskuntza-ikaskuntza eta sormen kolektibo metodologiak eta dinamikak ikertu, garatu eta aplikatzen dituzte. Gaur egun, Diseinu Grafikoko Goi Mailako Heziketa Zikloan irakasle dira Usandizaga ikastetxean, diseinu eta komunikazio proiektu berritzaileak ekoiztuz gizarte eragileekin elkarlanean.