Miren Billelabeitia

Miren Billelabeitia (Mungia 1960). Euskal Filologian lizentziatua, Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan.

Irakurketak sorrarazi dion atseginak eta gazteengan literaturarekiko jakin-mina eragiteko gogoak bultzatu dute irakurketari buruzko pedagogian sakontzera eta literaturarekiko zaletasuna pizteko gogoetara. Hitzaldiak eta formazio jarduerak eman ditu Berritzegune, ikastetxe eta ikastaroetan literaturaren irakaskuntzaz eta solasaldi literarioez.

Argitalpenetan aipa daitezke: Euskal literaturaren historia (2003), Lauaxeta. Oihartzunak (2008), Esteban Urkiaga Lauaxetaren antologia, eta irakurketa proiektu baten ondorioz, Mungia BHI institutuko ikasleekin Aitita-amamen guda zibila (2019).

2023an Euskadi Saria irabazi zuen Norberak maite duena liburuarekin (2022). Liburu horren itzulpena consonni argitaletxeak atera zuen 2025ean Lo que una ama izenburuaz.

Usoa Fullaondo eta Zuhar Iruretagoiena, Gure Artea Saria 2025, artisten lana laguntzeko poemak sortu ditu Alto ánimo. Larga Alegría liburuan (2025) eta urte bereko azaroan Eguna hasteko olerkiak argitaratu du irakurketa ozenaz eta poesiaren gozamenaz.

Relacionados

Ezezagunak trenean… irakurtzen

Miren Billelabeitia

Billelabeitiak irakurketaren alde egindako ibilbide osoa biltzen duen liburu eder eta pertsonala. Trenetan, metroetan... sortzen diren komunitate isilen erretratua
19,50 €