Ixiar Rozas

Ixiar Rozas Elizalde

Ahotsa, lengoaia eta haien soinuak lantzen ditu. Bere liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratu dira. Sonar la voz. 9 ensayos y 9 partituras (2022 consonni), Unisonoa (2020 Pamiela; Bandcamp), Beltzuria (2014 Pamiela; 2017 Enclave) eta Negutegia (2006 Pamiela; 2009 Itaca) dira bere azken lanetako batzuk. Besteak beste, Idoia Zabaleta, Bigara, Rafael Martínez del Pozo, Mursego, Ainara LeGardon, Ibon RG eta Mal Pelorekin aritu da lankidetzan. Azala espazioko kide eta «Zirriborroak eta gero/ Borradores del futuro» proiektuaren editorea izan da. Egun irakaslea eta Azkuna Zentroko ikertzaile kidea da (2025-2026). 

 

La voz, el lenguaje y sus sonidos son sus zonas de trabajo. Ha publicado libros y materiales en varios países e idiomas: NegutegiaEjercicios de ocupaciónBeltzuria20.20 y Unisonoa. Ha sido miembro de Azala desde los inicios del proyecto. También de Borradores del Futuro. Escribió su tesis doctoral sobre la voz en la danza contemporánea. Es profesora de educación artística y en programas de máster en los que trata de expandir los límites de la escritura, modos de trabajar con lo poético y la imaginación.

ISBN
978-84-194904-9-0
Año de publicación
2025
Páginas
216
Imagen de cubierta
Diseño gráfico
Rosa Llop

Narrugorrik

Imagen de cubierta
20,00 €
Narrugorrik Ixiar Rozasen poesia eta pentsamenduaren une gorena da. Poesiaren zaleei eta esperimentazioaren bila dabiltzanei ezinbesteko oparia.

Irudimenak bi aho ditu, gutxienez bi, zein baino zein hezeago.

Arnas bihurtu ginen ibilera hartan, lurrari emanak, aireari emanak. Narrua huts, hats, ez narrats, narruari hats. Nola soinu baten bibrazioa, hezurretan. Nola sentsazio lipar hori bihurtzen den memoria zati bat. Nola animaliaren dardara heredatu dugun. 

Hazi baten antzera, indar horren guztiaren intentsitatean. Horrela biziraun dute hotsek. Horrela biziraungo gaituzte, hitzak barne, edozein eztarriko zintzurretan, paisaiako marketan, txorien kantuan, belarri-zuloetan, ahoen harreman erotikoan.

Narrugorrik gorputzetik idatzitako liburua da, entzumenetik pentsatua, bizitzatik bibratua. Fisikoa, prekarioa, zaurgarria, transzendentala. Pertsonala eta kolektiboa. Eta ibilian zentzu bat ehuntzen doa. Paisaia mota bat. Idazketak eratzen duen espazio sozialean.

«Errekastoan murgildu du hizkuntza, eta sintaxia biluzten doa, morfemak larrugorritzen, fonetika piloxten, sonemak hondoratzen eta poesia azaleratzen». — Ibon RG, musikaria

«Gauza guztien aldi bereko presentziaren sentsazioa, txikitik oso handira zabaltzen eta hedatzen den espazio batean. Txoria goian, zomorroa harriaren azpian, argia han, soinua oso hurbil, usaina, ukimena, hezetasuna. Eta gorputzak gorputz osoak dira beti. Ahotsa soinuen artean, guztietan, biluztasuna». —Luz Pichel, poeta

«Gorputza eta hitza batera biluzten dira. Hitza biluzten denean —gorputzak bezala, arnasa, masa eta erliebeak dituen hitza—, paisaia berri batean sartzen gara, koadro organiko, sentsorial eta fonetiko batean, non isiltasunak eta entzumenak elkar bilatzen duten eta naturaren taupadak eta gizakiarenak elkar islatzen duten. Ixiar Rozasen partitura poetiko hau sinfonietta arin eta adoretsu baten antzekoa da, ñabarduraz betea)». —Miren Agur Meabe, idazlea eta itzultzailea

Relacionados

Presentación libro

Narrugorriken aurkezpena Bilbon

11/11/2025 - 19:00h a 20:00h. ANTI liburudenda Maiatzaren Biko Kalea, 2 Bilbo
Gonbidatzen zaitugu Ixiar Rozasen Narrugorrik liburuaren aurkezpenera. Autoreak Miriam Inza artista (...)

Sonar la voz. 9 ensayos y 9 partituras

Ixiar Rozas

Dar voz a la palabra, sonarla, sería la antipolítica —tal vez contra política— de la política actual, generalizante, desvocalizada, en la que la escucha y sus extensiones han quedado ensombrecidas.
18,90 €