Azala

Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas eta Arantxa Mendiharat, zein bere interes eta testuingurutik abiatuta, Zirriborroak eta gero proiektua pentsatzeko eta martxan jartzeko elkartu dira. Idoiak, Azalaren sortzaileak, gertuko ingurunearekin lotu nahi zuen artisten egonaldietarako espazioa; Arantxarentzat, garrantzitsua zen etorkizun bizigarriak pentsatzen lagunduko zuten iruditeriak sortzea; Ixiarri, iruditeria horiek hedatzea eta idazleei bide horretan lagun egitea interesatzen zitzaion.

ISBN
978-84-19490-17-9
Año de publicación
2023
Páginas
272
Idioma de la publicación
Euskera
Azalaren irudia
Diseño gráfico
Rosa Llop

HEMEROTEKA

Pérgola

Elena Sierra

Partiendo de realidades que ya existen –cooperativas de consumo enérgetico, construcción de viviendas colaborativas, redes de cuidados vecinales y territorios de libre  circulación de personas–, el espacio de creación Azala reunía a un montón de creadores para ponerse a repensar la manera en la que vivimos.

Ikusi guztiak

Zirriborroak eta gero

21,50 €

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. Fikzioa ez da gizartearen aurkako zerbait, baizik eta haren isla; horregatik, funtsezkoa da eskaintzen dizkigun narratibak analizatzea: mobilizatzera bultza­tzen dute, ala paralizatu egiten gaituzte? Liburu bakar batean bildu ditugu disidenteak eta kontrahegemonikoak izan nahi duten hamar narrazio horiek, eraldaketaren narrazioak, gehienak euskaraz sortuak. Orriotara dakartzagun ipuinak irakurri eta gero, irudi, ernamuin, erreberberazio, uhin eta indar-eremuen artean ibiliko gara. Irudi bakoitzak konstelazio bat elikatuko balu bezala. Hitz bakoitzak kosmos oso bat argiztatuko balu bezala. Nolako funtsa, halako forma. Nolako egurra, halako ezpala. Nolako zirriborroa, halako etorkizuna.

«Zirriborroak eta gero lorpen hutsa izan da, lehen pauso bat; izan ere, mundua aldatuko duten utopia txikiekin amets egiteko, lehenik eta behin ezagutu egin behar dira. Gai izango ote dira zirriborro hauek paperaz harago joan eta gure etsipena astintzeko?». —Santiago Canales, El Salto

«Zirriborroak eta gero: ekimen eta alternatiba errealen etorkizun posibleaz fabulatzea etorkizun katastrofikoaren ideiari ihes egiteko». —Hoy por Hoy, Cadena Ser

Relacionados

beste zerbait

Danele Sarriugarte

Nobela kuir eta mutante bat, desira eta hizkuntza ardatz dituen erresistentzia ariketa literarioa; bihotzean sartzen den liburu bat, azalean erretzen duena
18,90 €

Gela bat norberarena

Virginia Woolf

Emakumeek idazteko funtsezko baldintza: dirua eta gela bat beretzat. Virginia Woolfen klasiko feminista handia, berriz euskaraz, edizio berritu batean, Itxaro Bordaren
18,50 €
Encuentro

Bertso-saio espekulatiboa

01/11/2024 - 19:00h a 21:00h. Ondarroa. Literatur amuak. Kofradia Zaharra
Hurrengo saioa azaroaren 1ean izango da Ondarroan , Literaktura Amuak programaren baitan. Oraingo (...)

Borradores del futuro

Katixa Agirre
Iban Zaldua
Danele Sarriugarte
Karmele Jaio
Belén Gopegui
Harkaitz Cano
Patxi Zubizarreta 
Uxue Alberdi
Gabriela Damián Miravete
Lucía Baskaran

Pensar en el futuro nos enseña a gestionar la incertidumbre y este libro nos propone un decálogo del porvenir. El proyecto Borradores del futuro nos ofrece diez fábulas de Katixa Agirre, Uxue Alberdi
21,50 €

Más allá de Concordia

Lola Robles

Concordia, un mundo pacífico, desarrollado y casi utópico, ha concedido el asilo a tres habitantes del planeta Mirguissa. Mientras espera en el espaciopuerto de su ciudad, el concordiano Einer recuerda la primera vez que contactó con los tres mirguissianos que van a aterrizar. Einer y su compañera Odri fueron exploradores antropólogos en aquel planeta de montañas agrestes, donde conocieron el rito de las vergines, muchachas vírgenes que, por decisión propia o porque se ven obligadas, se convierten en hombres y desde ese momento son reconocidas como tales. Ese rito ha afectado directamente a los viajeros que llegan.
15,00 €

Mujer al borde del tiempo

Marge Piercy

Una de las novelas más aclamadas de su género, a menudo comparada con otras fantasías feministas de los setenta, como «Los desposeídos», de Ursula K. Le Guin, o «El cuento de la criada», de Margaret Atwood. Un clásico de la ficción especulativa que por fin se traduce al español, cuarenta años después de su publicación.
23,50 €
10,99