Presentación libro

Auzkerpena «beste zerbiat» (Bilbo)

24/09/2025 - 19:00h a 20:00h

Zirika! herri gunea
Erronda Kalea, 12
Bilbo

Gonbidatzen zaitugu Danele Sarriugarteren beste zerbait liburuaren aurkezpenera.

Autoreak Ibai Atutxa kultur teorialariarekin hitz egingo du.

 

Ibai Atutxa

Ibai Atutxa Ordeñana (Galdakao, 1984) euskal hizkuntzalaria eta pentsalaria da, nabarmena literatura konparatuaren eta kultura ikerketetan egindako lanengatik.

Bilbon, New Yorken eta Bartzelonan aritu da teoria kritikoa lantzen. Komunikazioan doktoretza egina du Valentziako Unibertsitatean eta Kultur Ikasketetan New Yorkeko Columbia Unibertsitatean. Gaur egun, EHUko irakaslea da, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean.

2012 urtean, polemika bizia sortu zuen euskal literaturaren mundu akademikoan Bernardo Atxagaren Ziutateaz eta Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lanen kritika eginez eta lan horiek ikertuz euskal literaturaren kanonaren eraketaz egin zuen ikerketa lan soziopolitikoagatik.

Danele Sarriugarte

Itzultzailea eta idazlea. Bi eleberri eta zenbait kontakizun argitaratu ditu, eta hainbat egileren lanak euskaratu, besteak beste, Henry David Thoreau eta Assata Shakur. Argia aldizkarian elkarrizketa sakonak egiten ditu hiru astean behin.

Relacionados

beste zerbait

Danele Sarriugarte

Nobela kuir eta mutante bat, desira eta hizkuntza ardatz dituen erresistentzia ariketa literarioa; bihotzean sartzen den liburu bat, azalean erretzen duena
18,90 €