09 / 01 / 2020

#03: Derivas sonoras del cuerpo por la periferia urbana

VOCES QUE CAMINAN

With Gabriel Villota Toyos 

According to Bruce Chatwin, the aborigines would leave a record of their journeys on foot through their songs: when these songs were sung, not only was there a mnemonic resource activated which facilitated the interpretation of a sound map, but likewise the sound of the song itself, from the voices and stories, turned material. The cities in which we live are saturated with noise: this saturation precludes listening, something for which silence is required. And that silence is produced away from the city centre, in places far away from power and capital.

This programme commences from the crossover of both ideas: the pursuit of the silence necessary to listen to the sound of the voice, on the one hand, and the observation of the body and its sound when moving, on the other, as a necessary support for the voice.

Gabriel Villota Toyos (Bilbao, 1964). PhD in Audiovisual Communication and professor at the University of the Basque Country, where he was director of cultural programming, he has worked since the early 90s in various activities in relation to the sound and visual arts. His works have been published in numerous specialist magazines, catalogues and books. He recently curated the “Displaced bodies” and “Displaced bodies II” cycles on performance, dance and film at the Reina Sofía Museum (Madrid) and Azkuna Zentroa (Bilbao).

Episode #03: “Derivas sonoras del cuerpo por la periferia urbana”

There are especially fertile film genres when it comes to showing the urban periphery: one of them was Neorealism, and also Cinema Nuovo, both in Italy. But in this program we will first walk along the peripheral boulevards with the flâneur de Baudelaire and Benjamin, and we will continue with the surrealist ambitions and the situationist drifts, which guide us through those liminal landscapes that open before our eyes in the Pasolini films, Antonioni or Sica; In this program we will chat with Professor Leire Ituarte (UPV / EHU) about all this.

- Euskaraz -

Bruce Chatwin-ek kontatzen duenez, aborigenek oinez ibilitakoa gogoan izateko kantuak erabiltzen zituzten; kantu horiek abestean, soinu-mapa bat interpretatzeko aukera ematen zuen baliabide mnemotekniko bat aktibatzeaz gain, ahotsean eta kontakizunean oinarritutako kantuaren sonoritatea bera material bihurtzen zen. Bizileku ditugun hiriak zarataz beteta daude: saturazio horrek ez du entzuten uzten, horretarako isiltasuna behar baitugu. Eta isiltasun hori hiriguneetatik urrun dago, boterearen eta kapitalaren eremuetatik bereizita dauden lekuetan. 

Programa honen abiapuntua bi ideia horiek gurutzatzea izan zen: ahotsaren soinua entzuteko isiltasun nahitaezkoa bilatzea, alde batetik, eta gorputza eta haren soinua behatzea, beste alde batetik, bestea behatuz, ahotsaren euskarri ezinbesteko gisa.

Gabriel Villota Toyos (Bilbo, 1964). Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean, kultura programazioko zuzendari izana da unibertsitate horretan bertan. 90.eko hamarkadaren hasieraz geroztik, ikus-entzunezko arteekin lotutako hainbat jardueratan lanean ari da, aldizkari espezializatu, katalogo eta liburu askotan bere lanak argitaratuz. Duela gutxi performancea, dantza eta zinemari buruzko “Cuerpos desplazados” ["Gorputz lekualdatuak"] eta “Cuerpos desplazados II” zikloetan komisario lanak egin ditu Madrilgo Reina Sofía museoan eta Bilboko Azkuna Zentroan.

3. Saioa: “Derivas sonoras del cuerpo por la periferia urbana”

Genero zinematografiko bereziki emankorrak daude hiri periferia erakusteko orduan: horietako bat Neorrealismoa izan zen, eta baita Cinema Nuovo ere, biak Italian. Baina programa honetan, lehenago, bulebar periferikoetan ibiliko gara, Baudelaire eta benjaminen flâneurrarekin, eta deanbulazio surrealistekin eta noraezean dabiltzanekin jarraituko dugu, Pasolini, Antonioni edo Sicaren filmetan gure begien aurrean zabaltzen diren paisaia liminal horietan barrena gidatzeko balio digutenak; programa honetan Leire Ituarte (EHU) irakaslearekin hitz egingo dugu.


komunikazioa