Begoña Muñoz: diskotik bideoklipera eta erakustaretora

Lugar: 

Gara Mugalari, 10 de julio de 2004

2000. urtean jaso zuen Begoña Muñozek consonniren gonbita performancearen arloan proiektu bat garatzeko, eta orduz geroztik bere asmoa eta gogoa musikara bideratu ditu. Disko bat ateratzeko helburuarekin, musika munduan ipini du bere burua.
(...) Urtebeteren buruan, ordea, “Let´s play hippies” singlea kalean da. Komunikabideetan Begoña Muñozen izena nonahi. Ohiko egun batez disko batzuk erosteko asmotan kalera irten eta ene betiko dendara gerturatu naiz. Diskoak entzuten ari naizela, dendari bertan bitxia den disko berri bat duela burura etorri zaio, eta ziur da gustoko izango dudala. Larregi luzatu barik, Begoña Muñozen singlea eskutartean hurbiltzen da nigana, hemengoa, Bilbokoa dela argudiatuz eta denda osoan entzun dadin inpintzeko desiatuz. Ezezkorik ezin esan eta badudala esanda ere, “Let´s play hippies” doinupean, ezagutzen ote dudan galdetu eta datu gehiago emateko eskatu dit.


Gara Mugalari, 10 de julio de 2004