ARCHIVE
Pérgola
Partiendo de realidades que ya existen –cooperativas de consumo enérgetico, construcción de viviendas colaborativas, redes de cuidados vecinales y territorios de libre circulación de personas–, el espacio de creación Azala reunía a un montón de creadores para ponerse a repensar la manera en la que vivimos.
Zirriborroak eta gero
Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. Fikzioa ez da gizartearen aurkako zerbait, baizik eta haren isla; horregatik, funtsezkoa da eskaintzen dizkigun narratibak analizatzea: mobilizatzera bultzatzen dute, ala paralizatu egiten gaituzte? Liburu bakar batean bildu ditugu disidenteak eta kontrahegemonikoak izan nahi duten hamar narrazio horiek, eraldaketaren narrazioak, gehienak euskaraz sortuak. Orriotara dakartzagun ipuinak irakurri eta gero, irudi, ernamuin, erreberberazio, uhin eta indar-eremuen artean ibiliko gara. Irudi bakoitzak konstelazio bat elikatuko balu bezala. Hitz bakoitzak kosmos oso bat argiztatuko balu bezala. Nolako funtsa, halako forma. Nolako egurra, halako ezpala. Nolako zirriborroa, halako etorkizuna.
«Zirriborroak eta gero lorpen hutsa izan da, lehen pauso bat; izan ere, mundua aldatuko duten utopia txikiekin amets egiteko, lehenik eta behin ezagutu egin behar dira. Gai izango ote dira zirriborro hauek paperaz harago joan eta gure etsipena astintzeko?». —Santiago Canales, El Salto
«Zirriborroak eta gero: ekimen eta alternatiba errealen etorkizun posibleaz fabulatzea etorkizun katastrofikoaren ideiari ihes egiteko». —Hoy por Hoy, Cadena Ser