Taller

con_textos con Eduardo García Nieto

14:00
23/10 - 24/10 2018

consonni. C/Conde Mirasol 13- LJ1D, Bilbao

Imagen de la actividad

© imagen de Gert Voor In't Holt


Habitar bibliotecas

A library is a focal point, a sacred place to a community; and its sacredness is its accessibility, its publicness. Ursula K. Le Guin, My libraries, 1997

Si pensamos en nuestras acciones como agentes culturales, en muy pocas ocasiones consideramos el uso de las instituciones como un elemento transformador. Nuestra educación se ha centrado en convertirnos en sujetos pasivos más que en individuos que cuestionen el funcionamiento y la labor de espacios como el archivo, la biblioteca o el museo. Este taller planea modos de repensar nuestra relación con la cultura. Tomando la biblioteca como espacio generador de conocimiento, pero también de poder, se debatirán prácticas artísticas y textos,  al tiempo que se plantearán acciones que reivindiquen la función de estos espacios como ámbitos públicos a transformar. 

Información práctica 

- Taller de ocho horas dirigido a escritor*s, estudiantes de arte y/o literatura, artistas visuales, profesionales de biblioteca y mediateca, personas interesadas en las temáticas a trabajar.
- Fecha y horarios: martes 23 y miércoles 24 de octubre, de 16h a 20h.
- Lugar: consonni (Conde Mirasol con calle Cortes- Bilbao)
- Taller gratuito con inscripción previa, plazas limitadas (por orden de inscripción). 
- Inscripción escribiendo antes del 17 de octubre a montserrat@consonni.org y respondiendo a las siguientes preguntas: ¿Por qué te interesa el taller?, ¿en qué ámbitos sueles trabajar? 
con_textos consiste en una serie de talleres de formación no reglada enfocados en trabajar la idea de edición en toda la amplitud de su significado y en relación a las practicas artísticas. 

Eduardo García Nieto (Miranda de Ebro, Burgos, 1974) es un trabajador cultural que ha desarrollado su práctica en proyectos de comisariado y educativos. Sus investigaciones se han centrado en el peso político de lo invisibilizado con el proyecto CONCEALFROMYOUREYES (La conservera Ceutí, Artium, La Sonrisa de la Ballesta y Bastero) o en el papel de las poéticas en la práctica artística contemporánea (El ciclo LESS POETRY en Artium o Vacío Perfecto en MUSAC). Su práctica educativa le ha llevado a ser el responsable del Departamento de Educación en el Centro Cultural Montehermoso Kulturunea donde planteó, entre otras acciones, la muestra Ayer y Hoy, en la que se proponía un diálogo entre el archivo, colectivos de la ciudad y artistas contemporáneos.

 

euskaraz

Liburutegiak habitatzea 

A library is a focal point, a sacred place to a community; and its sacredness is its accessibility, its publicness. Ursula K. Le Guin, My libraries (1997) 

Kultura-eragile gisa gauzatzen ditugun ekintzetan pentsatzen badugu, gutxitan hartzen dugu instituzioen erabilera eraldaketarako elementutzat. Jaso dugun hezkuntza gu subjektu pasibo bilakatzera bideratu da gehienbat, eta ez hainbeste artxiboa, liburutegia edo museoa bezalako espazioen funtzionamendua eta betekizuna zalantzan jarriko dituen norbanakoak heztera. Tailer honek kulturarekin dugun harremana birpentsatzeko moduak proposatuko dizkigu. Liburutegia ezagutza sortzeko espazio gisa hartuta, eta botere-sortzaile gisa ere aintzat hartuta, arte-praktikak eta testuak eztabaidatuko dira, mota horretako espazioak eraldaketarako eremu publiko gisa aldarrikatuko dituzten ekintzak proposatzearekin batera. 

Informazio praktikoa 

- Zortzi ordutako tailerra, idazle, arte- eta/edo literatura-ikasleei, artista bisualei, liburutegi eta mediateketan lan egiten duten profesionalei eta landuko diren gaietan interesa duen orori zuzendua.
Datak eta ordutegia: urriak 23 (asteartea) eta urriak 24 (asteazkena), arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Tokia: consonni (Conde Mirasol kalea Cortes kalearen izkinan, Bilbo)
Doako tailerra aurrez aldeko inskripzioarekin, plaza mugatuak (inskripzio-ordenaren arabera). 
Inskripzioa egiteko, idatzi urriaren 17a baino lehen montserrat@consonni.org helbidera, eta erantzun galdera hauei: Zer dela eta interesatzen zaizu tailerra? Zein esparrutan lan egin ohi duzu? 

con_textos arautu gabeko prestakuntza-tailer multzoa da, edizioaren ideia bere esanahien zabaltasun osoan eta praktika artistikoekin harremanean lantzera bideratua. 

Eduardo García Nieto (Miranda Ebro, Burgos, 1974) kultura-langilea da, bere praktika komisariotza- eta hezkuntza-proiektuetan garatzen duena. Ikusezinarazi egin denak duen pisu politikoa aztertzera bideratu dira bere ikerketak CONCEALFROMYOUREYES proiektuarekin (La conservera Ceutí, Artium, La Sonrisa de la Ballesta eta Bastero zentroetan), eta poetika desberdinek arte-praktika garaikideetan duten papera ere aztertu du (LESS POETRY zikloa Artium zentroan edo Vacío Perfecto MUSAC zentroan). Bere hezkuntza-praktikari esker, Montehermoso Kulturuneko Hezkuntza Saileko arduraduna izan da, non, beste ekintza batzuen artean, Ayer y Hoy erakusketa planteatu zuen, zeinak artxiboaren, hiriko kolektiboen eta artista garaikideen arteko elkarrizketa  proposatzen zuen.





Adjuntos: