Radio

Zerutik gertu ez da ondo egoten. Eterreko istorioak #03

17:00
21/05 - 21/05 2019
Imagen de la actividad

Irratiari buruzko irratsaioa. XX. mendeko hainbat pertsonaiaren bidez, ez soilik irratiak bere jaiotzatik izan dituen formak, baizik hartu ahal izan zituenak berrikusteko proposamena. Munduaren eredu berri bat planteatzeaz gain, gorputza ulertzeko moduak erradikalki aldatu zituen komunikabide baten analisi forensikoa. Azken finean, eterraren kontakizun bilduma bat, lekuan eta lekutik kontatua. Irrati programa berria, consonni radio con az, Alhondigako egonaldien programaren barruan sortuta dago, consonni bertako kolketibo egoiliarra delarik.
Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) soinu artista, ekoizlea eta kuradorea da. Bere lan guztiek soinuaren eta entzumenaren inguruko fenomenologia dute abiapuntu, haiei buruzko ikerketa formal, estetiko edo politikoen bidez eta ia beti baldintza geografikoari arreta berezia eskainiz. ERTZ soinu topaketen kozuzendari (1999-2018), Arteleku zentruko soinu departamentuko koordinatzaile (2002-2014), soinumapa.net Euskal herriko soinu artxiboaren sortzaile eta egun AUDIOLAB elkarteko kide da. Azken urteotan irakasle gonbidatu gisara ari da lanean hainbat eskola eta Unibertsitatetan.

#03 Interferentziak, mamuak, desira eta beldurra.


Frederic Jurgensson (1903-1987) eta Konstantin Raudive (1909-1974) EVP (Electronic Voice Phenomena) bezala izendatzen den eta orokorrean psikofonia bezala ezagutzen dugun fenomenologiaren aitak dira. Lehena artista, bigarrena sikologoa parapsikologia modernoaren praktika ohikoenetakoaren oinarri teorikoak ezartzeko batu ziren. Eterreko zaratan ahotsak entzutea eta irratia entzutea ez dira hain ezberdinak, are gehiago, praktikan gauza berbera direla erran genezake. Dikzioak, hitzak eta musikak aldatzen dira, baina sekula ez benetan aditu nahi genukeena entzuteko desioa eta beldurra.

---------- EUSKARAZ ------------------

Un programa de radio sobre la radio. Una propuesta que revisa a través de varios personajes del siglo XX, no sólo las formas que ha llegado a tener este medio desde sus inicios, sino las formas que pudo haber llegado a tener. Un análisis forénsico de un medio de comunicación que, además de plantear un nuevo modelo de mundo, cambió radicalmente la forma de comprender el cuerpo. En definitiva, una serie de relatos del éter, escritos desde el lugar. Este programa esta enmarcado dentro de nuestra particular emisora de radio, consonni radio con AZ, dentro del programa de Residencias Amphitryon en Alhóndiga Bilbao.
Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) es artista sonoro, productor y curador. Todas sus obras toman como materia la fenomenología entorno al sonido y la escucha, y se desarrollan a través de investigaciones formales, estéticas o de carácter político, prestando especial atención a la condición geográfica. Realiza o ha realizado labores de codirector del evento ERTZ (1999-2018), de coordinador del departamento de sonido del centro Arteleku (2002-2014), fue fundador del archivo de sonidos del País vasco soinumapa.net y actualmente es miembro de la asociación AUDIOLAB. Durante los últimos años realiza labores de docente invitado en varias escuelas y universidades.

#03 Interferencias, fantasmas, el deseo y el temor.
Frederic Jurgensson (1903-1987) y Konstantin Raudive (1909-1974) son considerados los padres del EVP (Electronic Voice Phenomena) o las comunmente conocidas como psicofonías. El primero artista, el segundo psicólogo se unieron para establecer las bases teóricas de una de las prácticas mas habituales en el mundo de la parapsicología moderna. Escuchar voces en el ruido del éter comparte muchas características con el hecho de escuchar la radio, podríamos afirmar incluso que en la práctica, son lo mismo. Cambian las dicciones, las palabras y las músicas, pero nunca el deseo ni el temor a oir lo que realmente deseamos escuchar.



Adjuntos: