Radio

Zerutik gertu ez da ondo egoten. Eterreko istorioak #05

16:00
23/07 - 23/07 2019

Alhóndiga Bilbao, Atrio - Estudio de Radio

Imagen de la actividad

(abajo en castellano)

Zerutik gertu ez da ondo egoten. Eterreko istorioak. 
Irratiari buruzko irratsaioa. XX. mendeko hainbat pertsonaiaren bidez, ez soilik irratiak bere jaiotzatik izan dituen formak, baizik hartu ahal izan zituenak berrikusteko proposamena. Munduaren eredu berri bat planteatzeaz gain, gorputza ulertzeko moduak erradikalki aldatu zituen komunikabide baten analisi forensikoa. Azken finean, eterraren kontakizun bilduma bat, lekuan eta lekutik kontatua. Irrati programa berria, consonni radio con az, Alhondigako egonaldien programaren barruan sortuta dago, consonni bertako kolketibo egoiliarra delarik.

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) soinu artista, ekoizlea eta kuradorea da. Bere lan guztiek soinuaren eta entzumenaren inguruko fenomenologia dute abiapuntu, haiei buruzko ikerketa formal, estetiko edo politikoen bidez eta ia beti baldintza geografikoari arreta berezia eskainiz. ERTZ soinu topaketen kozuzendari (1999-2018), Arteleku zentruko soinu departamentuko koordinatzaile (2002-2014), soinumapa.net Euskal herriko soinu artxiboaren sortzaile eta egun AUDIOLAB elkarteko kide da. Azken urteotan irakasle gonbidatu gisara ari da lanean hainbat eskola eta Unibertsitatetan.

#05: Silvia Guerrico (1905-1983)

Martes 23/07 a partir de las 18.00

Jaio eta gutxira, hurrengo mende osoan iraungo zuten ahotsari buruzko politikak eutsiko zituzten parametroak ezarri zituen irratiak. Gorputzik gabeko presentzien herri eta erbeste, irratia, etengabeko laborategi eta irteerarik gabeko kaiola bihurtu zen belarri bidez zeozer alda zitekela sinisten zutenentzat. Silvia Guerrico (1905–1983), Uruguayko kazetari eta idazlea, Argentinako irratiaren hastapen goiztiarreko ahots ezagunenetakoa izan zen, eta seguruenik bere lehen biktima garrantzitsua. Beragatik esan izan zuten Emakumeak eta mikrofonoak ez dire bateragarriak.

kredituak:

Ahotsa / Voz: Tamara García Iglesias

- International Novelty Orchestra Collection: Only with you (Victor, 1928)

- Beatriz Ferreyra: Ecos (1978). Cultures électroniques 14 - 27° concours international

de musique et d’art sonore électroacoustique / série Imeb (UNESCO / CIME 2000)

- Las voces de la radio en Argentina (desde 1920 hasta los años ´70) https://

www.youtube.com/watch?v=FKfbNEUPdvk

- Carlo Buti: Canto per me (Columbia, 1935)

- Ada Falcón & Francisco Canaro y su Orquesta: Ilusión marina (1930)

- Orson Welles: The Shadow - The Hypnotized audience (1938)

- Mercedes Simone: Dímelo al oído (RCA, 1934)

- Roberto Firpo: Alma de Bohemio (1927) / Tango: Buenos Aires 1904-1950 (Frémeaux

& Associés, 2001)

 



-- castellano --

Cerca del cielo no se vive bien. Historias del éter
Un programa de radio sobre la radio. Una propuesta que revisa a través de varios personajes del siglo XX, no sólo las formas que ha llegado a tener este medio desde sus inicios, sino las formas que pudo haber llegado a tener. Un análisis forénsico de un medio de comunicación que, además de plantear un nuevo modelo de mundo, cambió radicalmente la forma de comprender el cuerpo. En definitiva, una serie de relatos del éter, escritos desde el lugar. Este programa esta enmarcado dentro de nuestra particular emisora de radio, consonni radio con AZ, dentro del programa de Residencias Amphitryon en Alhóndiga Bilbao.

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) es artista sonoro, productor y curador. Todas sus obras toman como materia la fenomenología entorno al sonido y la escucha, y se desarrollan a través de investigaciones formales, estéticas o de carácter político, prestando especial atención a la condición geográfica. Realiza o ha realizado labores de codirector del evento ERTZ (1999-2018), de coordinador del departamento de sonido del centro Arteleku (2002-2014), fue fundador del archivo de sonidos del País vasco soinumapa.net y actualmente es miembro de la asociación AUDIOLAB. Durante los últimos años realiza labores de docente invitado en varias escuelas y universidades.

#05: Silvia Guerrico (1905-1983)

Al poco tiempo de nacer, la radio estableció los parametros sobre los que se regirían las políticas sobre la voz durante todo un siglo. La radio, país y exilio de incorporeas presencias supuso al mismo tiempo un laboratorio constante y una especie de jaula para aquellas que creían en el cambio a través del oído. Silvia Guerrico (1905–1983), periodista y escritora uruguaya fue una de las voces mas reconocibles durante el precoz inicio de la radio argentina, y quizás su primera gran victima. Por ella se llegó a decir que las mujeres y los micrófonos no son compatibles.



Adjuntos: