Radio

Phoenix Ragazza #01

16:00
17/09 - 17/09 2019

Alhóndiga Bilbao, Atrio - Estudio de Radio

 

Imagen de la actividad

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? 

Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat baina, aldi berean, behin eta berriro egiten dugu zinema handiagoa pantailatik kanpo. Begiak belarri bihurtuz. Entzumenaren bidez ikusiz. Oso politak dira baita inoiz egin ez diren pelikulei buruzko elkarrizketak. Hori ere da zinema. 

Zinemaren historia kanonikoa gizonezkoek sortutako irudiekin eraiki da. Guk emakumeek zuzendutako pelikulak landuko ditugu irudia ez diren lengoaia zinematografikoaren beste elementu batzuk erabiliz. Jolastuz. Esperimentatuz. Hitzak, soinuak, musika, lekukotasunak, albisteak, hausnarketak, zalantzak, eskutitzak. Izan ere, zinema ikusteko modu ugari daude. 

Lur Olaizola eta Jone Uriartek uda batean ezagutu zuten elkar. 2015eko udan. Ez zen edozein uda. Ez zen edozein hondartza. Obra kasko bat zeraman bakoitzak eta XXL txaleko horia. Egun horretan lantoki berria ezagutzear zeuden: oraindik eraikitzen ari ziren zinema eta erakusketa areto bat. Sorgindua omen zegoen lekua eta handik hilabete gutxira kultura garaikidearen zentro batean bilakatuko zen: Tabakaleran. Egun Lur zine departamentuko koordinatzailea da eta Jonek erakusketa departamentuan egiten du lan. 

Jone beti saiatzen da Lurrek programatutako pelikuletara joaten eta Lurrek ez du erakusketen irekieretan azaltzeko aukerarik galtzen. Orain, azkenik, beraien arteko irudi, obra, testu, soinu, gidoi, erritmo, amets eta dantzei buruzko elkarrizketa eta konspirazioak Phoenix Ragazzan bildu dira, elkarrekin egiten duten lehenengo proiektua.

1º saioa: Born in Flames 


1983. New York. AEB-etako Iraultza Demokratiko Kulturalaren 10.urteurrena da. Isabelek Radio Ragazzatik ematen du berri. Honeyk Phoenix Radiotik: “Irrati bat ez soilik emakumeen askapenerako baizik eta pertsona guztion askapenerako, musikan aurkitzen dugun askatasunaren alde”. Iraultzak emakumeak kanpoan utzi ditu berriz ere eta borroka beharrezkoa da oraindik: irrati klandestino hauetatik igorriz, auzo gerrilletan antolatuz eta kasu batzuetan armak soinean dituztela, beraien ahotsak entzunaraziz, ahots ezberdinak, polifonikoak. 

Born in Flames Lizze Bordenek bost urtetan zehar filmatutako pelikula da, oso aurrekontu txikiarekin eginikoa eta 1983an estreinatua. Pelikularen abiapuntua galdera zehatz bat da eta, gaur egun, oso egokia: zer gertatuko litzateke ezkerrerantz mugimendu politiko bat egongo balitz eta emakumeok arazo bat izaten jarraituko bagenu? Lizzie Bordenek emakume ezberdinak gonbidatu zituen pelikulan parte hartzera, horien artean, irratsaioan entzungo ditugun musikari, aktibista, zinemagile, kazetari, artista… 80. hamarkadako borroka feministan aktibo eta kaleetan borrokan aritu zirenak. Born in Flames ere, Red Crayola musika taldearen disko baten izenburua da eta bertatik hartu zuen Bordenek bere pelikularen izenburua. Abestia, maiz entzungo dugu programa honetan zehar eta irratsaioaren sintonian bilakatuko da. 

Phoenix Ragazza irratsaioaren lehen saio honetan, filmaren inguruan arituko gara era ezberdinetan. Alde batetik, pelikulari buruz hitz egingo dugu: bere zuzendaria, filmaketa prozesua, izan zuen harrera, zaharberritzea eta berrestreinaldia. Baina batez ere, proiektu honek dituen mezu eta forma anitzetan murgildu nahi dugu. Horretarako, pelikula gaur egungo egoerarekin alderatuko dugu kolektibotasunetik. Programa honetan ahots ezberdinak elkartuko ditugu, collage forma emanez: gurekin izango ditugu Egiako emakume brigada, Krii kolektiboa eta Arantza Santestaban. Honey-ek bere irratsaioan esango lukeen bezala: “Emakumezko beltzak, adi egon, emakume zuriak, prest egon, emakume gorriak, eutsi! Hau gure momentua da eta guztiek jakin behar dute”. 

---- castelllano ----

Cuántas películas has visto a través de las palabras de una amiga? Cuántas escenas has imaginado a través del relato de alguien? Y cuántas imágenes has creado tu misma, mientras le describías a un amante ese gesto que tanto te cautivó?

Es curiosa la relación entre el cine y la radio. Parece que la pantalla es indispensable para el cine, pero, al mismo tiempo, siempre hacemos más grande al cine fuera de ella. Convirtiendo los oidos en ojos. Viendo a través de nuestros oídos. También disfrutamos de esas conversaciones sobre aquellas películas que aún no se han filmado. Eso también es cine.

La historia del cine canónica se ha construdio en base a imágenes hechas por hombres. Nosotras trabajaremos sobre peliculas dirigidas por mujeres utilizando para ello elementos cinematográficos que no son imagen. Jugando. Esperimentando. Palabras, sonidos, música, testimonios, noticias, reflexiones, cartas. Porque creemos que hay muchos modos de ver cine.

Lur Olaizola y Jone Uriarte se conocieron un verano. Verano de 2015. No un verano cualquiera y no en una playa cualquiera. Para empezar, llevaban un casco de obra y un chaleco amarillo talla XXL. Ese día iban a conocer su nuevo lugar de trabajo: un cine y una sala de exposiciones en construcción. Decían que el lugar estaba encantado y que en pocos meses se convertería en un nuevo centro de cultura contemporánea: Tabakalera. Actualmente, Lur es la coordinadora del departamento de cine y Jone trabaja en el departamento de exposiciones.  

Jone siempre intenta ir a las peliculas programadas por Lur y Lur, no pierde ocasión de aparecer en las inauguracioens de las exposiciones. Ahora, por fin, sus conversaciones y conspiraciones sobre imágenes, obras, textos, sonidos, guiones, ritmos, sueños y bailes confluyen en Phoenix Ragazza, su primer proyecto juntas. 

1º episodio: Born in Flames:

1983. Nueva York. Es el décimo aniversario de la Revolución Democrática Cultural en EEUU. Isabel retransmite desde Radio Ragazza. Honey lo hace desde Phoenix Radio: “una emisora no solo para la liberación de las mujeres sino para la liberación de tod@s, por la libertad de vivir que encontramos en la música”. La Revolución ha dejado de nuevo fuera a las mujeres. La lucha sigue siendo necesaria. Y estas mujeres, desde las radios clandestinas, desde las guerrillas de barrios, incluso con las armas quieren hacer oír sus voces, polifónicas, diversas. 

Born in Flames es el título de la película que Lizzie Borden rodó durante cinco años con muy bajo presupuesto y estrenó en 1983. El punto de partida es una pregunta muy clara y pertinente también en la actualidad: ¿Qué pasaría si hubiera un movimiento hacia la izquierda y las mujeres siguiéramos siendo un problema? Lizzie Borden invitó a diferentes mujeres a participar en su película para que se convirtiera en un agitprop y mostrar a músicas, activistas, cineastas, periodistas, artistas, mujeres de diferentes procedencias y clases activas en la lucha por sus derechos en los 80 en EEUU. El título de la película está inspirado en la canción homónima del grupo Red Krayola que escucharemos a lo largo del episodio y se convertirá en sintonía de nuestro programa.  

Para este primer episodio de Phoenix Ragazza proponemos hacer un doble acercamiento a Born in Flames. Por un lado, hablaremos de la película, de su directora, del rodaje, su recepción, restauración y reestreno. Pero, sobre todo, nos apetece adentrarnos y profundizar en su(s) mensaje(s) y en las múltiples formas en las que se despliega este film. Y esto lo haremos de la misma forma que lo hacen las protagonistas de la película: invitando a diferentes mujeres para que a través de sus voces, canciones y proyectos compongamos colectivamente un collage que transmita un retrato actual de la lucha feminista porque como dice Honey “Mujeres negras, estén listas, mujeres blancas, prepárense, mujeres rojas, resistan. Éste es nuestro momento y todas deben comprenderlo”. Para este primer episodio contaremos con las voces de las mujeres de la Brigrada de mujeres de Egia, la música del colectivo Krii y charlaremos con Arantza Santesteban, cineasta que entrevistó a Lizzie Borden.



Adjuntos: