Presentación libro

Auzkerpena «beste zerbait» (Donosti)

25/09/2025 - 19:00h a 20:00h

Garraxi Taberna
Tejeria Kalea, 9
Donostia

Gonbidatzen zaitugu Danele Sarriugarteren beste zerbait liburuaren aurkezpenera. Iratxe Retolaza idazle eta literatur kritikariarekin hitz egingo du.

 

Iratxe Retolaza

 

Iratxe Retolaza Gutiérrez (Donostia, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 20a - ) gipuzkoar literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da. Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere. Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.

Emagin elkarteko kidea izanik, 2012tik aurrera irakurle-taldeak eta gogoetak gidatu ditu euskal literaturaz eta pentsamendu feministaz. (Trans)feminismoa Pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela . Ekintza eta pentsamendu (trans)feminista garatzen, eraikitzen eta hedatzen ari diren pertsona eta kolektibo batzuk bildu ditugu, eta irakurlea ohartuko denez, askotarikoak dira ahots horiek.

Irakasle-lanetan dabil Irakaskuntza Masterrean (UEU, GOI institutua) eta Hezikidetzatik Pedagogia Feministetara: Euskal Curriculuma ipar aditu tituluan (UEU, GOI institutua), Euskal Kulturaren Eragiletza Masterrean (HUHEZI, MU) eta Baionako Euskal Ikasketetan (UPPA), besteak beste. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere izan da, 2006tik 2021era bitarte euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen

Danele Sarriugarte

Danele Sarriugarte Mochales i dazlea eta itzultzailea da . Bi eleberri — Erraiak (Elkar, 2014) eta Azala erre (Elkar, 2018) — eta zenbait kontakizun argitaratu, eta hainbat autoreren lanak euskaratu ditu (Angela Davis, Roland Barthes eta McKenzie Wark , besteak beste). Elkarrizketa sakonak egiten ditu hiru astean behin Argia aldizkariko «Jendeak» sailean, eta beste hedabide batzuekin ere kolaboratzen du tarteka, hala nola Pikara Magazine eta Berriarekin. Azken bi urteetan Poppera, afterra, utopia emanal dia eskaini du Miren Narbaiza MICErekin batera. Gaur egun teoria kritikoari eta kultur ikasketei buruzko formaedukia izeneko podcasta gidatzen du , Ibai Atutxarekin , Basilika plataforman

 

Traduce y escribe. Ha publicado dos novelas y varios relatos, y ha traducido obras de Henry David Thoreau y Assata Shakur, entre otrxs. Colabora asiduamente con la revista Argia, haciendo entrevistas en profundidad.

Relacionados

beste zerbait

Danele Sarriugarte

Nobela kuir eta mutante bat, desira eta hizkuntza ardatz dituen erresistentzia ariketa literarioa; bihotzean sartzen den liburu bat, azalean erretzen duena
18,90 €