
"Guztiz desberdinak dira gelak: badira gela lasaiak, eta gela zaratatsuak; itsasora ematen dutenak edo, aitzitik, espetxeko patiora ematen dutenak; arropa garbia zintzilik dago batzuetan, eta opaloz eta zetaz apainduta daude besteak; zaldiaren zurdak bezain lakarrak dira batzuk, eta lumak bezain bigunak besteak; edozein kaletako edozein gelatan sartu besterik ez du batek, eta berehala sumatuko du emetasunaren indar txit konplexua."
//