CARRERAS MUGICA IZANGO DA EUSKAL HERRIKO GALERIA BAKARRA ARCON

Berria

Itziar Ugarte Irizar

Galerien erakustokiek hartuko dute Ifema guneko azalera gehiena, baina askotariko jarduerek osatuko dute azokako programa; tailer, topaketa eta hitzaldiekin, batik bat. Horien artean, Bilboko Consonni ekoizpen etxeak Maider Lopez artistaren Marcapaginas proiektua aurkeztuko du gaur, eta harekin ariko da Ivan de la Nuez idazle eta kritikaria.