Euskara tipografiak garatzen dituen software-a enkantean ipiniko dute

Gara, 23 de enero del 2001

Euskara tipografĂ­a hamaika errotulutan ikus daiteke, txakolin eta sagardo botiletan, gazta etiketan edota okindegitan... Edonon izanda ere, letra mota hori euskal nortasuna adierazteko ikurra da.... Ordenagailuetan erabiltzeko software horren ustiapen eskubideak nazioarteko enkantean jarriko ditu Hinrich Sachs ikertzaile suitzarrak martxoaren 9an Bilbon.
Hinrich Sachek... jakinerazi zuenez euskal tipografiaren sustraiak erromatarren idazkeran daude. Erdi Aroan erabiltzen hasi ziren, baina XX. mendeko 20. hamarkadara arte ez zen erabilera finkatu.
Euskal kulturan ez ezik, Europako zenbait nazio txiki ere Euskara tipografĂ­a erabiltzen hasi ziren haien identitatea nabarmentzeko xedes, bavariarrak, eskoziarrak, hinduak eta irlandarrak, kasu.
Gara, 23 de enero del 2001