Ibon Aranberri, artista plástikoa: “Bat artista izan liteke objektu materialik ekoitzi gabe ere”

Lugar: 

Gara, 10 de mayo de 2003

Donostiako mintegirako, ordea, objektu bat egin duzu.
Objetuak dira, baina modu anonimoan eginak. Neu bertakoa izanik, gauza xume eta funtzional bat egin nahi nuen. Ez zen lan pertsonala egiteko abagunea. Hogeita hamar partaide ziren mintegian, eta bakoitzari haritz hosto baten formako haritzezko ohol bana eman genien. “Egurra” deitu diet. Apunteak hartzeko erabilgarriak dira ohol horiek, eta badago hor ere, noski, sinboloaren arintze bat, gure símbolo horiek trinkoeegiak direlako. Ez da transgresioa, neu ere símbolo horien eramaile naizelako, bertakoa naizelako. Kanpotar batek ezin dezake hori egin, baina nik bai.
Mintegian zer testu aurkeztu duzu eztabaidarako?
Mintegiak ez du gai bakar bat, norabideak aurkitu dira. Nire testuan neure biografía eta bizipen pertsonalak modu literarioan kontatzen saiatu naiz, eta euskeraz egin dut hori, bizipenak konpartitzeko metaforak beharrezkoak direlako. Nolabait artista izatea ez dela aktbitate bat, identitate bat baizik, horixe agertu nahi izan dut. Artean alaldez aurretik eraikitako hizkuntza bat erabili ohi da; eta non dago artista bera, artistaren nortasuna? Galdera horri erantzun nahi izan diot. Mintegi honen berezitasuna, bestalde , itxia izatea zen. Gaur egun erakundeek cultura instrumentalizatu egiten dute; horrenbestez, mintegi itxi bat diru publikoarekin egitea ez da batere ohikoa, eta hori txalogarria da. (...)
Gara, 10 de mayo de 2003

AdjuntoTamaño
Ibon Aramberri-2003.pdf166.03 KB