Inor ez da lehiatu Bilbon "Euskara" tipografiaren eskubideak eskuratzeko

Autor: 
Haritz Gallastegi
Lugar: 

Egunkaria, 10 de marzo de 2001

Enkantearen berri eman zutenetik hainbat erakundek erakutsi zuten Euskara tipografiaren eskubideak erosteko interesa baina inork ez zuen parte hartu atzo enkantean. Egoera honetara nola heldu garen arrazoitzea ez da erraza. Beharbada orain arte era honetako enkanteak ez direlako egin izango da, esan zuen consonniko ordezkariak.

Azken aste hauetan eztabaida zorrotza sorta da tipografien... inguruan. Nork eskuratu beharko lituzke eskubideak? Zer gertatuko litzateke eskubideak jabetza pribatuan geratuko balira? Ez da Euskal Herriaren ondare kulturala? Gure helburuetako bat lortu dugu behintzat. Izan ere, euskal tipografiaren inguruan eztabaida piztu da. Enkante honetan ez dugu dirurik irabaziko, eta, behintzat, gizartearen arreta gureganatzea lortu dugu, esan zuen Larcadek.

AdjuntoTamaño
_Enkante Berezia-2001.pdf160.45 KB