Larcade: Gure helburua ez da telebista aldatzea

Autor: 
Amagoia Iban
Lugar: 

Egunkaria, 29 de agosto de 1999

Lau aste iraungo du Artelekun egiten ari diren Telebisoretik telebistara mintegiak... zazpi artista... ariko dira elkarlanean, helburu nagusi bat lortzeko. Franck Larcade aburuz: artista garaikideak irudian oso interesatuak daudela badakigu... gero eta gehiago telebistan. Telebistarekin hazi garen belaunaldikook zinema kultura ere telebiostatik jaso dugun hein handi batean. Hori izan da guru abiapuntu lehena.

Artearen ohiko eremuak... 
gainditu eta telebistan txertatu nahi dute euren lana... Telebistarekin orain arte ezagutu ez ditugun aukerak ditugu egun: kateen ugalketa, sarrera libreko telebisten kontzeptua, telebistaren lurraldea zein denpentsatzeko aukera...

Espazioa saldu egiten dute telebistek, nola txertatu orduan artista bat logika horretan? Hor garatu behar du artista bakoitzak bere estrategia, artista izaten jarraitzeko asmoz, noski, baina hartzaile gehiago izateko ere bai. Negoziaketa prozesu batean telebista pribatuek erabiltzen dituzten arma ekonomikoek termino ekonomikoetan pentsatzeko beta besterik ez digute ematen eta horren araberako estrategiak antolatu behar ditugu.

AdjuntoTamaño
_Larcade Gure elburua ez da-1999.pdf163.98 KB