Zaborretatik pasarelara

Autor: 
Nagore Irazustabarrena
Lugar: 

Argia Aldizkaria, 10 de octubre de 2004

Irailak 20, astelehena. Bilboko Erriberako merkatuaren goiko solairuan, bilbotarrek zakarretara botatako 3 tona arropa mendi bat osatuz. Inguruan diseinatzaileak, batzuk oso ezagunak, beste batzuk ikasketak amaitu eta diseinuaren munduan hasi berriak, eta badira inoiz ezer diseinatu eta josi ez dutenak ere. Baina tailer hau nahi duen ororentzat dago zabalik. Andrea Crews kolektibokoak ere bertan dira. (...)  Irailak 25, larunbata. Bost eguneko tailerraren ondoren eta toki berean, emaitzak erakusteko desfilea antolatu dute Modorra ekimenaren barruan, baita piezak saltzeko enkantea ere. Jendeak ederki erantzun du; 100 lagunentzako aulkiak ipini ondoren, 300dik gora pertsona hurbildu dira. Enkantean pieza asko saldu dira eta erosle gehienek jantzi berrituak erabiltzeko asmoa agertu dute. Ordutik aurrera, hiritarrek armairu zokoan utzitako arropak kalean dira berriz, hiritarren soinean.