Lur Olaizola

Relacionados

Phoenix Ragazza

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? Bitxia da
Episodio #04

Marguerite Duras. Le Camion

Isiltasuna. Eta bat-batean, musika. Leku ilun eta itxia. Gortinak korrituta daude. Lanparak, piztuta. Alfonbrak. Ispiluak. Gela bat da. Gortina zuri baten bidez, eguneko argia. Lekua, beraz, argitik babestuta dago. Mahai-inguru bat ikastetxean. Haren ondoan, eserita dauden bi pertsonaia: Gérard Depardieu eta Marguerite Duras. Eskuizkribuak mahai gainean. Filmaren istorioa irakurria izango dela esan nahi du. Biek irakurriko dute istorioa.
Episodio #03

Lucrecia Martel. La Ciénaga

«Phoenix Ragazza» 3. saiorako Lucrecia Martel zinemagile argentinarraren «La ciénaga»; filma izango dugu hizpide. Literaturarekin lotura polita du filmak eta hala, ariketa bat proposatu diegu gure inguruan bizi diren eta asko estimatzen ditugun idazle eta zinemagileei. Besteak beste: Aintzane Usandizaga, Kimia Kamvari eta Maren González izango ditugu gurekin.
Episodio #02

Spell Reel

«Phoenix Ragazza»-ren bigarren saioan «Spell Reel» pelikula izango dugu abiapuntu. Filipa César artista eta zinegile portugaldarrak eraikitako film kolektibo bat da. Zer egin zure eskuetara iristen den irudi eta soinu artxibo batekin? Galdera honi erantzuteko bidelagunak Itziar Orbegozo, Maddi Barber, Mirari Echávarri eta Tamara García zinegileak izango ditugu.
Episodio #01

Born in Flames

«Phoenix Ragazza» irratsaioaren lehen saio honetan, filmaren «Born in Flames» inguruan arituko gara era ezberdinetan. Alde batetik, pelikulari buruz hitz egingo dugu: bere zuzendaria, filmaketa prozesua, izan zuen harrera, zaharberritzea eta berrestreinaldia. Programa honetan ahots ezberdinak elkartuko ditugu, collage forma emanez: gurekin izango ditugu Egiako emakume brigada, Krii kolektiboa eta Arantza Santestaban.