19/12/2018

Tal y como todas sabemos, distintas instituciones públicas destinan DINERO a agentes y proyectos culturales para que lleven adelante su trabajo. A menudo, en torno a este ecosistema de ayudas surgen preguntas, inquietudes, inseguridades y una considerable dependencia. En esta ocasión, TITANIA entrevista a tres responsables públicos y les pregunta sobre el funcionamiento y los criterios que utilizan en el diseño de las ayudas: 

Bingen Zupiria, consejero del departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno vasco. 
Andoni Iturbe, director general de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia. 
Augusto Paramio, coordinador de la oficina Cultura-Creativa-España (Comisión Europea-Ministerio de Cultura y Deporte).

>> euskaraz <<

“Where does our money come from?” 
Denok dakigun bezala, erakunde publiko ezberdinek dirua bideratzen diete eragile eta kultur proiektuei beren lana aurrera eramateko. Askotan, laguntza-ekosistema honen inguruan galderak, kezkak, segurtasunik eza eta mendekotasun handia sortzen dira. Oraingo honetan, TITANIAk hiru arduradun publiko elkarrizketatu ditu, eta laguntzen diseinuan erabiltzen dituzten irizpideei eta funtzionamenduari buruz galdetu die:

- Bingen ZupiriaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko sailburua.
- Andoni IturbeBizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia.
- Augusto ParamioKultura eta Creativa-España bulegoko koordinatzailea (Europako Batzordea, Kultura eta Kirol Ministerioa).

28/11/2018

Episodio #03: Misión alma viva 2075
En el próximo episodio del programa Titania disfrutamos de una ficción sonora guionizada por Tania Arriaga: Misión alma viva 2075
La Presidencia de la Unión ha enviado a la doctora Marianela a realizar una sospechosa misión. En la misma nave viajan la cabo Pineda, la teniente y la omnipresente Nerca, avanzada AI, programada para obedecer. Esta bollo-historia, repleta de acción y romance, sorprende por su inesperado y alegórico desenlace. Poniendo voz a estos personajes contamos con Elene Sustatxa (doctora Marianela), Elena Bezanilla (cabo Pineda), Yolanda Martínez (la teniente), Saioa Oses (Nerca), Elena Sarasola (Torre de control). Con Alberto de la Hoz en el equipo técnico y Eraitz Loiti en la selección musical.

 : : euskaraz : :

#03 Saioa: Misión alma viva 2075
Titania programaren hurrengo atalean, Tania Arragaren gidoia duen soinu-fikzio bat izango dugu entzungai: Misión alma viva 2075
Batasuneko presidenteak eginkizun susmagarri bat egitera bidali du Marianela doktorea. Ontzi berean doaz Pineda kaboa, tenientea eta nonahi agertzen den Nerca, AI aurreratua, obeditzeko programatuta dagoena. Bollo-istorio hau ekintzez eta maitasun-harremanez beterik dago, eta bat-bateko amaiera alegorikoak harri eta zur utziko zaitu. Lagun hauek jarri diete ahotsa pertsonaiei: Elene Sustatxa (Marianela doktorea), Elena Bezanilla (Pineda kaboa), Yolanda Martínez (tenientea), Saioa Oses (Nerca), Elena Sarasola (kontroleko dorrea). Alberto de la Hoz ekipo teknikoan eta Eraitz Loiti musika-hautaketan. 

21/11/2018


Episodio #02: "Lesbianas que, crean o no, crean"
Muchas de las agitadoras del panorama cultural son bolleras, personas ejecutivas que no pueden parar quietas y que, con bien poco, crean un teatro, un festival, una galería, una editorial…Pero ¿es esta afirmación cierta? En realidad, faltan pruebas, investigaciones cuantitativas que avalen esta intuición, por eso el equipo de Titania se ha lanzado a las calles de Bilbao en busca de respuestas.
Hablamos con Yolanda y Elenka del bar-teatro Badulake, Maite La Taller del Taller y galería de grabado La Taller, María Salazar de Histeria Kolektiboa, Loen la música en directo, y las bertsolaris Amaia Agirre Saioa Alkaiza.

#02 Saioa: "Hamaika lesbiana kulturgile, bai ala?"
Kultura-egoerako asaldatzaileetako asko lesbianak dira, geldirik ezin egon diren pertsonak, gauza gutxirekin antzerki, jaialdi, galeria edo editorial bat sortzen dutenak... Baina, egia al da baieztapen hori? Egia esan, probak , ikerketa kuantitatiboak falta dira intuizio hori babesteko; horregatik, Titaniaren taldeak Bilboko kaleetara jo du erantzunen bila. 

Hizketan aritu gara Badulake taberna-antzokiko Yolanda eta Elenkarekin, La Taller grabatu-galeriako Maite La Taller-ekin, Histeria Kolektiboa taldeko María Salazarrekin, zuzeneko musikako lorekin, eta Amaia Agirre eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.

26/09/2018

Titania es el nuevo espacio radiofónico que la editorial consonni le confía a la polifacética periodista Tania Arriaga. Desde un punto de vista muy personal y excéntrico, la comunicadora descubre y comprende la relación entre la cultura, la comunicación, el lesbianismo y el dinero. Con ella inauguramos una particular emisora de radio, consonni radio con AZ, dentro del programa de Residencias Amphitryon en Alhóndiga Bilbao. Los contenidos serán en euskera, castellano e inglés.

(euskaraz)
Titania da consonni argitaletxeak Tania Arriaga kazetari polifazetikoari eman dion irratsaio berria. Oso ikuspegi pertsonal eta eszentriko batetik joz, komunikatzaile honek kulturaren, komunikazioaren, lesbianismoaren eta diruaren arteko harremanaren berri izan eta ulertuko du.

"Irratian kulturarekin lanean: teletipoa, kalea eta museoa" #01
Irratian entzuten dugun edukiaren parte handia kulturari buruzkoa da eta gure gonbidatuak Kultura sailaz arduratzen dira irrati ezberdinetan. Haiek dira, ordea, edukiaren sortzaileak?
Rosi Guarrotxena (Bizkaia Irratia), Ane Zabala (Bilbo Hiria irratia), Idoia Jauregi (Euskadi Irratia) kazetariei hamaika galdera egingo diegu, ekintza, egitasmo eta eragileek sortzen duten informazioaren kudeaketari buruz. Horrela, kazetari eta artista/kultur eragileen arteko harremana hobeto ulertu nahi dugu.