Azala

Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas eta Arantxa Mendiharat, zein bere interes eta testuingurutik abiatuta, Zirriborroak eta gero proiektua pentsatzeko eta martxan jartzeko elkartu dira. Idoiak, Azalaren sortzaileak, gertuko ingurunearekin lotu nahi zuen artisten egonaldietarako espazioa; Arantxarentzat, garrantzitsua zen etorkizun bizigarriak pentsatzen lagunduko zuten iruditeriak sortzea; Ixiarri, iruditeria horiek hedatzea eta idazleei bide horretan lagun egitea interesatzen zitzaion.

Relacionados

Zirriborroak eta gero

Katixa Agirre
Iban Zaldua
Danele Sarriugarte
Karmele Jaio
Belén Gopegui
Harkaitz Cano
Patxi Zubizarreta 
Uxue Alberdi
Lucía Baskaran
Gabriela Damián Miravete

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.
21,50 €