Presentación libro

Zirriborroak eta gero | Aurkezpena eta liburuen zozketa

28/11/2023 - 19:00h a 20:30h

Bira Kulturgunea

Erronda kalea 2

Bilbo

Azaroaren 28an, asteartea, Bira Kulturgunean ikusiko dugu elkar Zirriboroak eta gero liburuaz hitz egiteko.

Uxue Alberdi eta Patxi Zubizarreta idazleak eta AZALA taldeko Arantxa Mendiharat izango ditugu gurekin.

Zure zain gaude!

Uxue Alberdi

Idazlea eta bertsolaria da. Bi ipuin-liburu (Aulki bat elurretan, Elkar, 2007; Euli-giro, Susa, 2013), bi nobela (Aulki-jokoa, Elkar, 2009; Jenisjoplin, Susa, 2017) eta kronika literario bat (Dendaostekoak, Susa, 2020) idatzi ditu. Haur-literaturan hainbat lan ditu argitaratuak; haien artean, Besarkada (Euskadi Saria 2016), Hili eta Poza album ilustratuak. Alfonsina Storniren poemak itzuli ditu euskarara, eta zenbait irakurle talde gidatzen ditu. Kontrako eztarritik saiakerak Saiakerako Euskadi Saria jaso zuen 2019an. Bertsolaritza eta feminismoa uztartzen dituzten hainbat proiektutan parte hartzen du.

Patxi Zubizarreta 

Ordizia du jaioterri eta Gasteiz sorleku. Han sortutako lanetan erroak nabarmentzen dira, hala nola Atxiki sekretua obran eta Urrezko giltza disko-liburuan, edota Hiru gutun Iruñetik nobelan. Baina hegoak ere nabariak dira, batez ere migrazioak eta mundu arabiarra guregana hurbiltzeko orduan, esate baterako Usoa eta Korri, Kuru, korri! ipuinetan, edota Eztia eta ozpina nobelan. Erroak eta hegoak berak itzulitako Saint-Exupéryren Printze Txikia edo Mahfuzen Mirarien kalezuloa obretan ere ageri dira. Lan ugari itzuli eta saritu dizkiote —Aldecoa, Euskadi, Espainiako Nazionala Zerria-Porcus lanarekin—, eta, generoak eta diziplinak bateratuz, hainbat ikuskizun eta performance eskaintzen jarraitzen du bai gurean bai atzerrian.

Relacionados

Zirriborroak eta gero

Katixa Agirre
Iban Zaldua
Danele Sarriugarte
Karmele Jaio
Belén Gopegui
Harkaitz Cano
Patxi Zubizarreta 
Uxue Alberdi
Lucía Baskaran
Gabriela Damián Miravete

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.
21,50 €