Esquina Cortes Conde Mirasol

-

Lorea Alfaro artistak esku-hartze bat egingo du consonniren bulegoko erakusleihoan, LA proiektuaren barruan. Esquina Cortes Conde Mirasol esku-hartzeak elkarrizketa bat proposatzen du Isabel de Naveránen Ritual de duelo liburuarekin. Liburua 2022an argitaratuko du consonnik, eta Alfaro bera ari da liburuaren azala egiten. Bestalde, HPC egonaldien parte ere bada ekintza hau; egonaldien helburua proiektu artistikoak babestea eta jendaurrean erakustea da.

Lorea Alfaro artista da. Hona hemen haren azken proiektuetako batzuk: do mess with me (Artium, Gasteiz, 2021); 2020 (Joan Miró Fundazioa, Bartzelona, 2021); Ven a mi cara (CarrerasMugica galeria, Bilbo, 2020); No lo banalices (CarrerasMugica galeria, Bilbo, 2018); 948 (Merkatua, Iruñea, 2019); < 3 S P S < 3 (Tabakalera, Donostia, 2017); , (Jorge Oteiza Museo-Fundazioa, Altzuza, 2017) eta El mundo o nada (Moisés Pérez de Albéniz galeria, Madril, 2017). 2014tik, LA (3l3a) marka hutsaren pean dihardu lanean.

HPC @Lorea Alfaro
HPC @Lorea Alfaro
HPC @Lorea Alfaro

Relacionados